Erreportaia

Nerea Mugicak, Maite Otsoak, Ainara Rodilek, Amaia Sasiainek eta nik moda jasangarriari buruzko erreportai bat sortu dugu. Hiru iturri ezberdinekin jarri gara harremanetan: Leire Iturbe (moda ikaslea), Markel Velez (moda diseinatzailea) eta Bilbon lekuratzen den bigarren eskuko eta moda jasangarriko Flamingo denda. Horrela, informazio ugari bildu dugu eta beraien iritzia helaraziko dizuegu moda honen egoera eta garrantzia azpimarratuz.






Flamingo dendako kidearen itzulpena

Zein helbururekin ireki zenuten denda?

Ikusi genuen Bilbon ez zeudela horrelako dendak eta horrelako arropa asko gustatzen zaigunez ba irekitzea erabaki genuen.


Zein da eroslearen perfila?

Batez ere gazteak 40 urtetik azpikoak baina geroz eta adin-tarte zabalagoa dago eta orokorrean emakumeak eta turista asko. Suposatzen dudalako kanpoan ohikoagoa dela bigarren eskuko arropa erostea, birziklatzea eta kanpoko jendea bereziki denda bilatzen etortzen da.


Zein dira dendaren baloreak? Zertan ezberdintzen da fast-fashion-arekin?

Batez ere, jada sortuta dagoen berrerabiltzeko ideia. Modu ezberdin batean janztekoa, azkenean danak berdin jazten gara eta nik esaten dut guztiz beltzez jantzia nagoela. Hori Bilbora gerturatzea eta batez ere, arropa berrerabiltzearena gainera, kalitatekoa dela lehen irauteko intetzioarekin egiten zelako, estanpatu eta ehun. Niretzat, zentzu guztietan.


Uste duzu etorkizunean moda jasangarri gehiago ikusiko dugula?

Nik uste jada etorkizun hori oraina dela. Jada oso modan dago eta kontzientzia dago arroparen berrerabilpenarekin eta hondakinak ez sortzearekin. Bai ikusten dudana zaila da batez ere “guay” dagoen arropa aurkitzea. Zeren, ez da berdina Zarako bigarren eskuko dendak, azkenean kamisetak bi urte iraungo dituela gehienez eta azkenean zaila dena kalitatezko arropa aurkitzea da. Orduan, horregatik izan daiteke ez daudela hainbeste denda fisiko baina bai ikusten dudala online asko mugitzen direla Vinted eta Wallapop bezalako dendak, egunez egun gehiago erabiltzen ditugula.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

ONGI ETORRI!

Katyngo sarraskiaren albistea