Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2023

ONGI ETORRI!

Kaixo! Ian Ruiz izena dut. Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa Kampusean Kazetaritzako Gradua ikasten ari den bigarren mailako ikaslea naiz. Informazioa Telebistan ikasgaian sortu ditudan proiektu guztiak blog hontan izango dituzue eskuragarri.  Espero dut gune hau zuen gogokoa izatea eta nik egindako lan guztiak gustatzea!

Erreportaia

Irudia
Nerea Mugicak, Maite Otsoak, Ainara Rodilek, Amaia Sasiainek eta nik moda jasangarriari buruzko erreportai bat sortu dugu. Hiru iturri ezberdinekin jarri gara harremanetan: Leire Iturbe (moda ikaslea), Markel Velez (moda diseinatzailea) eta Bilbon lekuratzen den bigarren eskuko eta moda jasangarriko Flamingo denda. Horrela, informazio ugari bildu dugu eta beraien iritzia helaraziko dizuegu moda honen egoera eta garrantzia azpimarratuz. Flamingo dendako kidearen itzulpena :  Zein helbururekin ireki zenuten denda? Ikusi genuen Bilbon ez zeudela horrelako dendak eta horrelako arropa asko gustatzen zaigunez ba irekitzea erabaki genuen. Zein da eroslearen perfila? Batez ere gazteak 40 urtetik azpikoak baina geroz eta adin-tarte zabalagoa dago eta orokorrean emakumeak eta turista asko. Suposatzen dudalako kanpoan ohikoagoa dela bigarren eskuko arropa erostea, birziklatzea eta kanpoko jendea bereziki denda bilatzen etortzen da. Zein dira dendaren baloreak? Zertan ezberdintzen da fast-fashion-

Elkarrizketa

Irudia
Amaia Sasiain ikaskidearen laguntzarekin, bi elkarrizketa burutu ditugu bi bideo ezberdinetan. Lehenengo bideoan, nik neuk Amaiari hogeitamar galdera labur egiten dizkiot unibertsitatetik ibiltzen goazen bitartean. Bigarrengo bideoan berriz, Amaiak niri egiten dizkit galderak. Gogoeta egiteko eta erantzun luzeko galderak galdetzen dizkit.                                                           1) Elkarrizketa: Amaia Sasiain                                                 2) Elkarrizketa: Ian Ruiz