Nerea Mugicak, Maite Otsoak, Ainara Rodilek, Amaia Sasiainek eta nik moda jasangarriari buruzko erreportai bat sortu dugu. Hiru iturri ezberdinekin jarri gara harremanetan: Leire Iturbe (moda ikaslea), Markel Velez (moda diseinatzailea) eta Bilbon lekuratzen den bigarren eskuko eta moda jasangarriko Flamingo denda. Horrela, informazio ugari bildu dugu eta beraien iritzia helaraziko dizuegu moda honen egoera eta garrantzia azpimarratuz. Flamingo dendako kidearen itzulpena : Zein helbururekin ireki zenuten denda? Ikusi genuen Bilbon ez zeudela horrelako dendak eta horrelako arropa asko gustatzen zaigunez ba irekitzea erabaki genuen. Zein da eroslearen perfila? Batez ere gazteak 40 urtetik azpikoak baina geroz eta adin-tarte zabalagoa dago eta orokorrean emakumeak eta turista asko. Suposatzen dudalako kanpoan ohikoagoa dela bigarren eskuko arropa erostea, birziklatzea eta kanpoko jendea bereziki denda bilatzen etortzen da. Zein dira dendaren baloreak? Zertan ezberdintzen da fast-fash...